ELKARRIZKETA | Gabi Daraspe eta Ander Mazkiaran: Leioako 5ak aske
BIDEOTEKA
2016an, ikasle mugimenduaren aurkako errepresioa salatzeko jo zuten protestara Leioako campusean, eta ikasleen aurka oldartu zen berriz Ertzaintza; hainbat pertsona atxiki zituen. Horren harira auzipetutako bost gazte epaituko dituzte orain, eta kartzela-zigor eskaerak altuak dira, bakoitzarentzat hamazazpi urtekoak gazteetako biren kasuan.