ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/01 09:47

Azken hilabeteetan, Euskal Herriko gazte, Gazte Asanblada eta Gaztetxe ugari aritu dira Gazte Langileon Topaketak antolatzeko lanetan. Joan den astebururako jarri zuten hitzordua Azpeitian (Gipuzkoa), bi egunez, "kapitalismoari aurre egiteko borondatea" duten ehunka gazte langile "batzeko, eztabaidatzeko eta komunitate politikoa eraikitzeko".

Topaketeterako deialdia egitean, "langile-klaseko gazteriak" gaur egun jasaten duen "ezegonkortasun" egoeraz ohartarazi zuten antolatzaileek, azalduta horren "ertz" guztiak "kolpatzen" saiatzen direla lekuan leku, aipatutako gazte-eragileetan antolatuta eta horietatik borroka eginda. Nabarmendu zuten, baina, "gazte langileon ezegonkortasun egoera" ez dela "hobetuko politikari profesionalen eta beren instituzioen bitartez".

"Kontrara, horietatik kanpo eta gure kabuz antolatzen garenon artean indarrak batu behar ditugu", esan zuten: "Gazte langileon arazoen gaindipenak kapitalismoarekin amaitzea eskatzen du, bai eta balio askatzaile eta unibertsaletan oinarrituko den gizartearen eraikuntza ere".

"Norabide horretan ekarpena egiten jarraitzeko" asmoz egin dute bat, eta egin beharreko lanaren inguruan pentsatu eta eztabaidatu dute Gazte Langileon Topaketetan. Helburu nagusiak izan dira "gazteon egoeraz hausnartzea, eduki politikoa lantzea, herri zein auzo ezberdinetatik egin dezakegun ekarpenaz eztabaidatzea nahiz egunerokoan tokian tokiko esperientzia- eta borroka-ereduak elkartrukatzea eta horietatik irakaspenak ateratzea".

Bi eguneko egitaraua

Ostiralean eman zioten hasiera egitarauari. Azpeitiko plaza nagusian izan zen harrera, eguerdian, eta Euskal Herriko Gazte Asanbladen eta Gaztetxeen ibilbideari buruzko erakusketa bat aurkitu zuten han bertaratu ziren gazteek. Arratsaldean, berriz, hitzaldi bat egin zuten Soreasun: Despolitizaziotik antolakuntzara. Datozen urteetako erronkak.

Horren ondoren, bertso-erronka batean aritu ziren Aroa Arrizubieta, Mikel Etxezarreta, Aitor Tatiegi eta Maddi Agirre bertsolariak. Afariaren ostean, korto txapelketa batekin itxi zuten eguna, Azpeitiko Gaztetxean. Azken asteetan film laburrak ekoizten jardun dute hainbat Gazte Asanbladak eta Gaztetxek, eta horiek eman zituzten ostiral gauean.

Larunbatean, goizean goiz jarri ziren martxan Topaketetara bertaratutako gazteak, eta 10:00etan ekin zieten tailerrei, herriko hainbat gunetan banatuta. Manitas tailerra, okupazio tailerra, plangintza tailerra eta soinu-ekipoei buruzko tailerra izan ziren. Eguerdian mahai-inguru batekin eman zioten jarraipena egitarauari, Frontoi Txikin: Gazte Asanblada eta Gaztetxeen ahotsetik esperientziak eta irakaspenak izenpean, hitza hartu zuten Euskal Herriko hainbat asanbladateko kideek.

Bazkaldu eta Lur eta Amaiaren kontzertu akustikoaz gozatu ondotik, herrialdeen arteko olinpiadak jokatu zituzten plaza nagusian. Eta, Topaketak zarratzeko, kontzertu gehiago izan ziren Gaztetxean gauean: Obego, Balloon Frame, Yakovlev 42 eta Uwaprods aritu ziren.

NO HAY COMENTARIOS