ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/29 09:52

Atzo iluntzean, desokupazio-enpresen aurkako protesta bat egin zuten Soraluzen (Gipuzkoa). Izan ere, bertako pertsona batek Eibarko (Gipuzkoa) epaitegian deklaratu beharko du gaur, desokupa batzuei kontra egiteagatik salatu baitu Ertzaintzak. Talde parapolizial horien kontra mobilizatzeaz gain, deklaratzera deituta dagoen bizilagunari babesa eman zioten atzoko elkarretaratzean.

Desokupacyl talde parapolizialeko bi matoi ekainaren 5ean bertaratu ziren Soraluzera. Haiei aurre egitera deitu zuen Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta hainbat pertsona hurbildu ziren protesta egitera. Ertzaintzak une oro babestu zituen desokupazio-enpresakoak, eta protestan ari ziren bi lagun identifikatu zituen. Haietako bat da, hain zuzen ere, gaur deklaratu beharko duena: ertzainen salaketa bat dela-eta, "atentatua" eta "desobedientzia larria" egozten dizkiote.

NO HAY COMENTARIOS