ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Jose Luis Corcuera, Espainiako Barne ministro zela.
2021/10/07 20:02

ABC egunkariak argitaratutako dokumentu batean azalarazi denez, Jose Luis Corcuera Espainiako Barne ministro ohiaren aginduz bidali zituzten 1989an HBko kideen aurkako bonbak, gutun bidez. Jose Luis Corcuera zen ministro garai hartan, eta Antoni Asuncionek jarraitu zion karguan. Erasoak gauzatu eta bost urtera, Asuncionek aitortu zion CESID Espainiako Inteligentzia zerbitzuko zuzendari Emilio Alonso Manglanori Barne Ministerioaren aginduz bidali zituztela bonba haiek.


1994ko elkarrizketa hura grabatu egin zuten, eta aste honetan argitaratu dute Manglanok jasotako transkripzioa, haren biografiaren publikatzean.

Gutun haietako bat Ildefonso Salazar Errenteriako (Gipuzkoa) HBko kideari bidali zioten, baina Jose Antonio Cardosa postariari lehertu zitzaion, haren buzoian uztera zihoala. Leherketaren ondorioz hil zen Cardosa. Ordutik, haien ardura ukatu, eta ETArekin lotu izan dute hilketa Espainiako Gobernuko arduradunek, eta bertsio horri jarraitu zioten Ajuria Eneko Ituneko alderdiek ere. Corcuerak berak bertsio horri eutsi dio ABC egunkariak grabazioa argitaratu ondoren ere: "Hori [Cardosaren hilketa] eragin zuen gutuna ETAk bidalitako beste hainbaten modukoa izan zen".

Errenteriakoa ez zen izan garai hartan bidalitako bonba bakarra; haren kasua 2000. urtean artxibatu zuen Auzitegi Nazionalak. Garai berean, ordea, gutxienez halako beste bi gutun ere bidali zituzten, besteak beste, Iñigo Iruin abokatuaren eta Azpeitiko HBko bi zinegotziri zuzenduak, baina azkenean ez ziren lehertu. Azpeitikoak, esaterako, Correosen bulegoan atzeman zituzten, eta Ertzaintzak gertaerak ukatu eta informazioa ezkutatu zien HBko kideei.

NO HAY COMENTARIOS