ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Diario
2022/10/05 10:11

Siemens Gamesa enpresak aurreko astean jakinarazi zuen kaleratze masibo bat egingo duela aurki; hain zuzen, 800 behargin inguru kanporatuko ditu Danimarkan, 475 Espainiako Estatuan, 300 Alemanian eta 50 Erresuma Batuan. Atzo bildu ziren lehenengoz Espainiako Estatuko sindikatuak eta enpresako zuzendaritza, eta zenbait zehaztapen atera zituzten mahaira.

Kaleratuko dituzten 475 langileetatik bulegoetan aritzen direnak izango dira gehienak, hain zuzen, 352. Sarrigurengo (Nafarroa), Zamudioko (Bizkaia) eta Madrilgo bulegoetatik kanporatuko dituzte horiek guztiak; dena den, oraindik ez dute jakinarazi zehazki zenbat kaleratze izango diren toki bakoitzean.

Hego Euskal Herriari dagokionez, Arazurin (Nafarroa), Asteasun (Gipuzkoa), Mungian (Bizkaia), Sarrigurenen eta Zamudion ditu lantegiak Siemens Gamesak. Hain justu, horietatik bitan ditu bulegoak, Sarrigurenen eta Zamudion.

Kaleratze masiboari buruzko informazio gehiago ere atera da argitara. Zuzendaritzak esan duenez, bulegoetan 352 langile kanporatzeaz gain, ez die kontratua berrituko behin-behineko 80 behargini; zehazki, Agredako (Soria) lantokikoei. Bestalde, badirudi beste 43 lanpostu "modu naturalean amortizatuko" direla prozesu horretan.

Urriaren 13an bilduko dira berriz enpresako zuzendaritza eta sindikatuak, eta badirudi orduan izango dela informazio gehiago.

NO HAY COMENTARIOS