ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Estado Actual
2023/02/03 15:41

Erretretaren erreforma mahai gainean da Frantziako Estatuan: 62 urtetik 64 urtera luzatu nahi dute erretiroa hartzeko adina, beste hainbat neurriren artean. Horrek pentsiodun izateko aukeraren deuseztapena dakar zuzenean proletalgoaren zati batentzat. Zentzu horretan, argigarriak dira Libération egunkariak berriki kaleratutako datuak: biztanleriaren %5 pobreenaren barruan, lautik bat 62 urte bete baino lehen hilko da, hau da, erretreta jaso baino lehen. Pobreenen dezila %15era zabalduz gero, bizi-esperantza ez da askoz ere altuagoa: horien %23 ez dira 62 urte izatera iritsiko.

Biztanleriaren %5 pobreenaren barruan, lautik bat 62 urte bete baino lehen hilko da, hau da, erretreta jaso baino lehen


Erretiro adina 64 urtera atzeratzen badute, berriz, ia %30ekoa izango da txiroenen artean pentsiodun izatera heldu gabe zenduko direnen proportzioa. Gizonezkoen %5 pobreenen kasuan, %29 dira gaur egun. Aldea nabarmena da %5 aberatsenarekin konparatzen bada, izan ere, dirudunenen hilkortasun tasa %4koa da adin horren aurretik. Gauzak horrela, gizonezkoen %5 aberatsenak, batez beste, %5 pobreenak baino hamahiru urte gehiago biziko dira erretiratuta. Beste modu batean esanda, Frantziako Estatuko gizonen %5 pobreenen laurdena 62 urterekin edo lehenago hilko diren bitartean, %5 aberatsenen bizi-esperantza, aldiz, 80 urtekoa da.

Gizonezkoen %5 aberatsenak, batez beste, %5 pobreenak baino hamahiru urte gehiago biziko dira erretiratuta


Emakumeak

Desberdintasun sozialen eta hilkortasun tasaren arteko korrelazioa aztertzeko, komeni da emazteen datuei aparte erreparatzea, biztanleria femeninoa, pobre zein aberats, maskulinoa baino urte gehiago bizi baita batez beste. Hala ere, emakumezkoen hilkortasun tasan ere klase-desberdintasunak nabariak dira: emazteen % 5 aberatsenaren baitan % 96ak 64 urteak gaindituko dituen bitartean, % 5 txiroenen % 85a ailegatuko da adin horretara. Edo bestela esanda, 62 urte bete aurretik % 15eko hilkortasun tasa du emakumezkoen % 5 pobreenak, eta aberatsenak, aldiz, % 4koa. Egungo erretiro adinera iritsi aurretik hiltzen diren emakume pobreenen kopurua aberatsenenaren hirukoitza baino gehiago da, funtsean.

Egungo erretiro adinera iritsi aurretik hiltzen diren emakume pobreenen kopurua aberatsenenaren hirukoitza baino gehiago da
NO HAY COMENTARIOS