ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Preso erien etxeratzea aldarrikatzeko ekintza. Argazkia: Oier Bravo
2019/10/29 10:15

Gaur, urriak 29, goizaldean zendu da Jose Angel Otsoa de Eribe, 61 urte zituela. Minbizi larria zuen Urkabustaizeko (Araba) preso politikoak; hala, ekainean, hirugarren gradua onartu eta baldintzapean aske uztea erabaki zuen Jose Luis Castro epaileak. Uztailaren 5ean irten zen kartzelatik, eta lau hilabetera hil da.

2015. urteko apirilean diagnostikatu zioten minbizia Otsoa de Eriberi. Baldintzapeko askatasun eskaerak egin ditu ordutik, baina preso gaixoaren oneratzea "bide onetik" zihoala argudiatuta, guztiak baztertu dituzte, iragan ekainera arte. Azkenean, uda hasi aurretik onartu zuten eskaeretako bat, fiskaltzaren aurkakotasunik gabe.

Berria-ren arabera, espetxe araudiaren 10.4 artikuluan oinarritu dira erabakia hartzeko. Artikulu horren arabera, "gaixotasun sendaezinak dituzten presoei" hirugarren gradua ezarri diezaiekete, "duintasun pertsonalagatik". 

19 urte preso, 19 preso eri

Otsoa de Eribek 19 urte egin ditu preso; haietatik lau, eri. 2000. urtean kartzelaratu zuten, Mexikon atxilotu eta Espainiaratu ostean. 2016. urtean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Haiki Hadi mediku elkartearen datuen arabera, egun, 19 inguru dira gaixo dauden preso politikoak.