ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/08 11:18

Atzo, uztailak 7, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi zuen hirugarren gradura igaroko direla Sebas Etxaniz, Oier Urrutia eta Txus Martin preso politikoak. Hortaz, aurrerantzean Euskal Herriko kartzeletan izango dituzte preso: Villabonatik (Asturias) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatuko dute Etxaniz elgoibartarra, eta Urrutia, aldiz, Logroñoko (Errioxa) kartzelatik Zaballara (Araba) mugituko dute. Martin basauriarraren kasuan, Euskal Herriko presondegi batean zuten dagoeneko, Zaballan, baina Basauriko (Bizkaia) espetxera tokialdatuko dute.

Martin 2002. urtetik dute preso, eta "arazo psikiko eta fisikoak" dituela azaldu dute. Bihotzeko ebakuntza egin zioten aurreko urtean. Bestalde, EPPK-ko preso zaharrena da Etxaniz: 76 urte ditu, eta 19 urte daramatza gatibu. Urrutia 2009. urtean espetxeratu zuten, 14 urteko zigorra ezarrita.

Naiz-ek adierazi duenez, hiru lekualdaketak eta "betetzear daudenak" gauzatuko balira, zortzi baino ez lirateke izango zigorrak Euskal Herriko kartzeletan beteko lituzketen preso politikoak. Maiatzean Xabier Agirre, Jagoba Codo eta Fernando Alonso sartu ziren hirugarren graduan, eta urtarrilean, Gorka Fraile.