ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Twitterretik hartutakoa
2024/08/26 19:26

Bilbon (Bizkaia), joan den asteburuan amaitu zen aurtengo Aste Nagusia. Ohi bezala, jaigunea aldarriz bete dute hamaika konpartsak; baina, oraingoan ere, izan da horren aurkako erantzunik. Badirudi Kranba Konpartsa jopuntuan jarri duela Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Aparture Elkarteak.

Aste Nagusi honetan, nagusiki, etxebizitza turistikoei lotutako salaketaz bete dute Kranbaren gunea eta txosna. Bilbon legez kanpoko 749 etxebizitza turistiko daudela ohartarazi dute konpartsaren dekorazioaren bidez; eta, salaketa horri lotuta, ondoko aldarria ere irakur zitekeen Kranbaren txosnan, letra larriz: Etxebizitza turistikoak okupatu.

Itxura denez, salaketa eta aldarri horiek hartu ditu aitzakiatzat Aparturek Kranba Konpartsa seinalatzeko. Zenbait komunikabideren arabera, egoitza Donostian (Gipuzkoa) duen elkarte espekulatzaileak salaketa bat aurkeztu du Bilboko epaitegi batean. "Mehatxuak" egitea leporatu dio Kranbari, baita etxebizitza turistikoak okupatzera dei egitea ere.

Konpartsak sare sozialetan adierazi du hedabideen bidez izan duela salaketaren berri. "Pozarren gaude horrelako elkarteek onartzeagatik gure auzoetako miseriaren eragileak direla, negozio-eredu horrek etxerik gabe uzten gaituelako", esan du.

NO HAY COMENTARIOS