ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Manifestazio jendetsua egin zuten atzo, etxegabetzeen eta faxisten aurka. @SosAldeZaharra
2021/05/12 12:26

Oraingoz atzera egin dutela jakinarazi du Desokupa enpresa faxistak. Gaurko etxe kaleratze bat iragarri zuten Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean, baina autoan zetozela, esku-hartze hori oraingoz atzeratu egingo dutela esan dute. Bideo batean emandako azalpenen arabera, etxebizitzaren jabeak eskatu die atzera egiteko, presentzia polizial handia zegoela eta istiluak sor zitezkeela esanez. "Gauzak lasaiago" daudenean itzuliko direla esan dute: "Jabeak agintzen du, ordaintzen duenak agintzen du". Eskerrak eman dizkiote Ertzaintzari, dena den.


Enpresa faxistak gaurko iragarri zuen etxe kaleratzea Alde Zaharrean, eta zuzenean emateko asmoa zutela ere esan zuten. Hamar kide bertaratuko zirela zehaztu zuten. Mehatxuaren aurrean, manifestazio jendetsua egin zuten atzo Zazpikaleetan, Auzokideen etxebizitzen defentsan, faxistak ez dira pasako lelopean.


Gaurko ere egina zegoen deia. "Gosari antifaxista" bat egin dute goizean goizetik Etxebarrieta Anaien Plazan, eta Ertzaintzaren presentzia nabarmena zela salatu dute.


Desalojo gehiago ere izan dira Bilbon azken egunetan. Astelehenean, Basurtu auzoko lokal bat hustu zuten udaltzainek eta Desokupa enpresa parapolizialak, eta atzo, Arrakala espazioa desalojatu zuten Poliziak eta suhiltzaileek. Apirilean, Abadiñon (Bizkaia) esku hartu zuen Desokupak, etxe bat desalojatzeko.

NO HAY COMENTARIOS