ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EFE
2024/05/03 12:57

Langileriaren pobretzea erakusten duten datu gehiago eman ditu argitara Kontsumitzaileen Ordainketen Europako Txostena delakoak. Izan ere, azaldu du Europar Batasunean gero eta gehiago direla bigarren lan bat topatzeko beharra daukaten langileak. Intrum enpresak egin du txostena, Europar Batasuneko biztanleriaren "finantza-egoera" ikertzeko.

Azterketa horren arabera, Espainiako Estatuan, lanean ari diren beharginen %37 ari dira pentsatzen soldatapeko bigarren lan bat edo "diru-iturri gehigarri bat" topatzea; alegia, ia-ia hamar langiletik lau. Horretarako arrazoia argia da: jada soldatapean lanean jarduten duten arren, zailtasunak dituzte bizi-kostu guztiei aurre egin ahal izateko.

Europar Batasuneko datuei erreparatuz gero, are altuagoa da egoera horretan dauden pertsonen ehunekoa. Hain justu, %45 dira bigarren lan edo diru-iturri baten beharra daukaten langileak. Irlandan (%58), Hungarian (%57), Grezian eta Norvegian (%55 bietan) atzeman dituzte ehunekorik altuenak.

Kontrara, halabeharrez soldatapeko lan bat baino gehiago izateko beharrik txikiena identifikatzen den estatuak dira Herbehereak (%32), Belgika eta Frantziako Estatua (%35 bietan) eta Alemania (%36). Espainiako Estatua, beraz, bosgarren postuan dago, ehunekorik baxuenak topatu dituzten estatuen artean.

Intrumek Espainiako Estatuan galdekatutako beharginen %35ek, dena den, etsipenez begiratzen diote euren "finantza-egoerari": okerrera egin duela uste dute. Europar Batasunean altuagoa da iritzi hori dutenen ehunekoa, %42 baitira.

NO HAY COMENTARIOS