ACTUALIDAD / Huelga
Bidarteko gasolindegi bat blokeatu dute iraztegietako grebalariekin elkartasunez
Petrolio iraztegietako langileek irailean ekin zioten grebari eta, 21 egunen ondoren, lanuzteei eustea erabaki dute Total Energiesen eta Esso-ExxonMobilen. Totalen Bidarteko gasolindegia itxiarazi dute gaur, beharginei babesa adierazteko.
2022eko urriaren 11
Bidarteko gasolindegi bat blokeatu dute iraztegietako grebalariekin elkartasunez

Total Energies eta Esso-ExxonMobil enpresetako petrolio iraztegietako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute, 21 egunen ostean. Gaur, urriaren 11n, jakinarazi dute grebari eutsiko diotela, eta Bidarteko (Lapurdi) autobidean dagoen Total gasolindegia blokeatu dute hainbat beharginek, findegietako langileak babesteko asmoz.

Gaurkoan, CGT sindituak Total Energies enpresa seinalatu du nagusiki, "izugarrizko irabaziak" izan dituelako aurten eta, hala ere, langileen soldatak ez direlako igo. Iraztegietako beharginen ordainsariak %2,3 besterik ez igotzea aurreikusten du zuzendaritzak, KPIaren %5 inguruko igoeraren aurrean.