ACTUALIDAD / Represión
Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean, Vito Quilesi aurre egiteagatik
Azaroan ere atxilotu zituzten beste hiru pertsona gertaera berdinei lotuta. Atxilotuei klase-elkartasuna adierazi diete Iruñerriko hainbat kolektibok.
2026eko otsailaren 5
Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean, Vito Quilesi aurre egiteagatik

Gaur bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean (Nafarroa), iazko urriaren 30ean Vito Quiles agitatzaile faxistaren aurka mobilizatzeagatik. Azaroaren 21ean ere atxilotu zituen hiru lagun Espainiako Poliziak, arrazoi beragatik.

Espainiako Estatuko hainbat unibertsitatetan mezu faxistak zabaltzeko egiten ari zen biraren barruan, Quilesek urriaren 30erako antolatu zuen ekimen bat Iruñean, Opusen unibertsitatean hain justu. Baina ehunka pertsona mobilizatu ziren probokatzaileari aurre egiteko, eta ez zen unibertsitatean agertzera ausartu. Orain, badirudi erantzun antifaxistan parte hartu zutenak daudela jopuntuan eta ikerketapean.