ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/30 16:12

2023. urtearen hasierarekin, ustez inflazioari aurre egiteko neurri berri bat sartu zuen indarrean Espainiako Gobernuak: Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZa) kentzea edo murriztea oinarrizko kontsumorako hainbat produkturi. FACUA kontsumitzaileen elkarteak, baina, behin baino gehiagotan ohartarazi du neurria ez dela eraginkorra. Apirilean esan zuen, BEZa beheratu arren, urte hasieran baino garestiagoak zirela ustez merkatutako produktuen %40.

Urria amaitzear da, eta joera berdinari eusten dio elikagaien kostuak. FACUAren arabera, ustez BEZa kenduta edo murriztuta daukaten elikagaien artean, %52,4 dira, une honetan, urte hasieran baino garestiagoak. BEZa beheratu arren, beraz, garestitu egin dira urtearen hasieratik hona, eta neurri horrek ez du inola ere oinarrizko kontsumorako produktuen garestitzea modu eraginkorrean gelditu.

Urtarriletik, etengabe izan dira prezioen igoerak. Urteko lehenengo hilean, urtarrilean, aipatutako produktuen %6,7 "soilik" ziren garestitutakoak, baina %17,4 ziren otsailean. Martxoan zehar, elikagaien %30,8 ziren prezioek gora egindakoak; apirilean, lehen esan bezala, %40,2 ziren; maiatzean %43,8; ekainean %44,7; uztailean %47; abuztuan %48,4; irailean %48,9, eta urri honetan %52,4.

FACUAk gogorarazi du, beheratutako BEZari buruzko lege-dekretuak jasotzen duenez, beherapen hori ezarri zitzaien produktuak ezin direla garestitu, kostuetan gorakadarik egon ezean.

Oliba-olioa, frutak eta barazkiak, urrezkoak

Kontsumitzaileen elkartearen esanetan, bestalde, oliba-olioak ikaragarri garestitzen jarraitzen du. Urtea hasi zenetik, %57,2 igo da oliba-olioaren prezioa Coosurren; %121,5 Alcampon; %89,5 Aldin; %154,8 Eroskin, eta %141,4 Carrefourren.

Hala ere, fruten eta barazkien prezioak dira gehien igotzen direnak. Izan ere, FACUAk aztertu dituen eta gehien garestitu diren 505 produktuetatik, 153 dira frutak edo barazkiak.

NO HAY COMENTARIOS