ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/28 12:16

Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolako langileek salatu dutenez, gero eta gertuago dago enpresaren likidazioa. Zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora jo ostean, konkurtso-administrazioak laster ekingo dio azkentze-espediente bat negoziatzeari, eta euren lanpostua galtzeko arriskuan daude plantillako 71 beharginak eta ontziolak aldiro-aldiro azpikontratatzen dituen ehunka langileak. Aste honetan jakinarazi diete laster deituko dituztela euren lanpostuak desagerrarazteko lan-erregulazioko espedientea negoziatzera, nahiz eta jarraitzen duten berresten Balenciagako "jarduerari eusteko aukerak" badaudela izatez.

Gaur goizean, hala, berriz mobilizatu dira beharginak: Donostian (Gipuzkoa) egin dituzte bi protesta, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean bat eta Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitza parean bestea. Izan ere, langileek salatu dute "Jaurlaritzak eta Ekonomia Ministerioak hitzartu zuten jarraitzeko aukera" ez dela "existitzen": "Denbora-galtzea izan da. Engainatuta sentitzen gara". Ohartarazi dute ministerio horren menpeko Cofides konpainia dela ontziola zabalik mantentzeari buruzko "akordio oro blokeatzen" ari dena.


Irakurri hemen Balenciagako hainbat langilek GEDAR LANGILE KAZETAri azaldutakoa, gertakari nagusiei buruz.

NO HAY COMENTARIOS