ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Twitterretik hartutakoa
2022/11/02 08:08

Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean preso sartu dute berriz Mikel San Argimiro, bigarren graduan. Izan ere, Fiskaltzak helegite bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak donostiarrari ezarritako hirugarren graduaren kontra, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du; hortaz, hirugarren gradua baliogabetu eta bigarren graduan sartu dute berriz. 20 urte eta erdi daramatza gatibu San Argimirok, eta iazko urte hasieran bete zituen kartzela-zigorraren hiru laurdenak.

Espainiako Gobernuak 2021eko otsailean besterendu zizkion Eusko Jaurlaritzari espetxe politikari lotutako hainbat eskumen; tartean, hirugarren graduak ezartzeko eskumena. Azken lau hilabeteetan, Espainiako Auzitegi Nazionalak lau aldiz bota ditu atzera Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak aplikatutako hirugarren graduak; hain zuzen, Iñaki Bilbao, Gorka Martinez, Xabier Atristain eta, azkenik, Mikel San Argimiro preso politikoei jarritakoak.

Dirudienez, hirugarren graduan sartu dituzten beste zortzi preso politikoren egoera dago kolokan, aztergai baitaude Fiskaltzak aurkeztutako beste zortzi helegite. Auzitegi Nazionalak erabakiko du helegite horiek onartu edo ez.

NO HAY COMENTARIOS