ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/09 09:16

Irailaren 15erako zegoen ezarrita Igorreko (Bizkaia) Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, Durangon (Bizkaia). Gaztetxeko kideek irailaren 5ean jakin zuten, ordea, berriz atzeratu dutela judizioa, "prozesu judizialean izandako ustekabe bat dela eta". Urtarrilaren 27rako finkatu dute hurrengo data epaitegian.

"Kiñu Gaztetxea desalojo-arriskuan dago Sabadell bankuaren mehatxupean", gogorarazi dute Igorreko kideek. "Atzerapena ez da gure esku egon, eta ustekabean harrapatu gaitu gu ere", argitu dute: "Badakigu egoera hau nahiko nekagarria izan ahal dela, baina borrokan segitzea beharrezkoa ikusten dugu". Irailaren 19an egingo dute asanblada ireki bat, hurrengo erronken inguruan hitz egiteko.

Sabadell bankuak duela bost urte jarri zuen martxan Kiñuren aurkako desalojo-prozesua. "Urte asko dira borroka honetan, eta uste dugu oraindik ere luzerako joan ahal dela", xehatu dute duela gutxi Gaztetxeko kideek. Dena den, lanean jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute, eta eskerrak eman dizkiete denbora honetan guztian Kiñu babestu duten denei.

NO HAY COMENTARIOS