ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/16 09:35

Hurrengo ostegunean eta ostiralean, azaroaren 23an eta 24an, indarkeria matxistaren aurka mobilizatuko dira ikasleak bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. Aurreko urtean egin bezala, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak 60 ikastetxetan baino gehiagotan deitu du mobilizatzera Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, eta Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) eta campusetako emakume taldeek ere egin dituzte mobilizazio deialdiak hainbat campusetan, elkarrekin.

Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langile antolatu. Instituzioen fartsa borrokatu! lelopean, UIBk eta campusetako emakume taldeek sei campusetan antolatu dituzte mobilizazioak azaroaren 23rako. Bilbon (Bizkaia), 10:50erako jarri dute hitzordua Deustuko Unibertsitateko Labirintoan; 11:00etan hasiko dira hiru mobilizazio Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) Aulariopetik, Gasteizko (Araba) campuseko Elurretatik eta Eibarko (Gipuzkoa) Ingeniaritza Eskolako sarreran; 11:30ean ekingo diote mobilizazio bati Leioako (Bizkaia) campuseko Mikel Laboa plazan; 11:45ean elkartuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak Iruñeko (Nafarroa) campuseko Liburutegi Plazan; 12:30ean izango da elkarretaratze bat Bilboko Sarrikoko fakultateko sarreran, eta 14:00etarako dago jarrita hitzordua Bilboko San Mamesko fakultatean, G sarrera deiturikoan, hain zuzen ere.

IAk, bestalde, bigarren hezkuntzan deitu du mobilizatzera azaroaren 24an, indarkeria matxistaren kontra. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat eta hainbat ikastetxetan egin ditu deialdiak; hala nola, Gasteizen (Araba), Amurrion (Araba), Laudion (Araba), Bilbon (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Arratzun (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Mutrikun (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Matienan (Bizkaia), Santurtzin (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Arrigorriagan (Bizkaia), Ugaon (Bizkaia), Leioan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Errenterian (Gipuzkoa), Lezon (Gipuzkoa), Oiartzunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Lazkaon (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ibarran (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Iruñerrian (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa) eta Altsasun (Nafarroa).

NO HAY COMENTARIOS