ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iratxe Sorzabalen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea Parisen.
2020/09/18 12:17

Parisko Dei Auzitegiak martxoaren 25ean egin behar zuen auzia, Iratxe Sorzabalen aurka Espainiako Estatuak eginiko laugarren euroagindu eskaera aztertzeko. Osasun larrialdia zela eta, ordea, ekainera arte atzeratu zuten auzia. Gaurkoan, Parisko Dei Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalari informazio gehigarria ematea eskatu dio, Sorzabalen aurkako froga bakarrak torturapean lortutako adierazpenak baitira.

Espainiako Estatuak azaroaren 18ra arteko tartea du froga gehiago aurkezteko, egun horretan hartuko baitu erabakia Parisko Dei Auzitegiak.

NO HAY COMENTARIOS