ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/02 09:18

Iazko azaroaren 12an, etxe-kaleratze bat izan zen Astrabuduan (Erandio Bizkaia): 70 urteko andre bat eta bere biloba etxegabetu zituzten. Mailegu-enpresa batek iruzur egin zion emakumeari, eta 7.000 euroko zor batengatik galdu zuen 40 urtez berea izandako etxea: ezin izan zuen zor hori ordaindu, eta horregatik kendu zioten etxea, egoera zaurgarrian egon arren.

Kaleratzeari aurre egitera deitu zuen Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta azaroaren 12an, etxeko atarian bildu ziren hainbat pertsona. Hala ere, bere ohiko parte-hartzearekin, Ertzaintza gogor oldartu zen etxegabetzea gelditzeko asmoz mobilizatu zirenen aurka: indarrez atera zituen etxe aurretik, eta hainbat zauritu zituen. Bi lagun, gainera, atxilo eraman zituen. Modu horretan lortu zuten, azkenean, etxegabetzea burutzea.

Hala ere, berriak datoz Astrabuduatik: duela gutxi ireki eta berreskuratu dute egun horretan desalojatutako etxea, eta berriz bizi dira bertan etxegabetuak izan ziren bi emakumeak. "Kaleratutakoak etxera itzuli dira eta iruzurgileek ezingo dute horrekin negoziorik egin", azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak: "Etxe bat 7.000 euroko zor batengatik hustu nahi zutenek zailagoa izango dute horrekin etekina ateratzeko". Sindikatuak ohartarazi duen arren posible dela orain beste etxegabetze-prozesu bat hastea, etxea defendatzeko konpromisoa berretsi du.

Azaroaren 12ko gertakariak:


NO HAY COMENTARIOS