ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/14 08:40

1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak bost langile erail zituen tiroz Zaramagan: Bienvenido Pereda Moral, Francisco Aznar Clemente, Jose Castillo Garcia, Pedro Maria Martinez Ocio eta Romualdo Barroso Chaparro. Lan-baldintzen defentsan grebara jo zuten milaka langilek martxo horretan, eta, martxoaren 3an, hain zuzen ere, 4.000 grebalari inguru zeuden Zaramagako eliza batean bilduta. Orduantxe jo zuten haien kontra polizia-indarrek, modu bortitzean eta hilgarrian.

Aurten beteko dira 47 urte Gasteizko (Araba) sarraskitik. Ohi bezala, 1976an eraildako bost langileak oroituko dituzte, eta, aurreko urteetan bezala, zenbait ekimen antolatu ditu Mugimendu Sozialistak ere. Eguerdian, 13:30ean, omenaldi-ekitaldi bat egingo dute Gasteizko Kontseilu Sozialistako kideek, Martxoak 3 plazan. Arratsaldeko ohiko mobilizazioetan, berriz, Bloke Sozialista izango da, aurreko urteetan bezala. 17:15ean abiatuko da zutabea, Santa Maria plazatik, Atzoko eta gaurko borrokaz, burgesiaren ofentsiba gelditu! leloaren pean.

NO HAY COMENTARIOS