ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Nortes
2024/06/13 15:27

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, manifestazio bat izango da Gijonen (Asturias), Suizako seiak aske gera daitezela exijitzeko. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 18an berrikusiko ditu CNTko sei sindikalisten kontrako auzia eta zigorrak, eta akusatuei babesa emateko mugimenduak kaleetan aldarrikatu nahi du euren askatasuna.

Gijongo auzitegi batek 2021ean kondenatu zituen zortzi sindikalista, gaur egun zarratuta dagoen Suiza gozotegiaren aurkako protesten harira. Besteak beste, "lan-esplotazioa eta gehiegikeriak" leporatu zizkioten enpresari, eta ugariak izan ziren mobilizazioak. Gijongo epaile batek, dena den, zortzi pertsona zigortzea erabaki zuen horregatik: hiru urte eta erdiko espetxe-zigorrak jarri zizkien, eta 150.000 euroko kalte-ordainak ordaintzera behartu zituen.

Ebazpen horren alde egin zuen gero Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak. Auzipetuetatik bi absolbitu zituen, baina mantendu egin zituen sei lagunen kontrako zigorrak. Hiru urtez izan dira martxan Suizako seien aldeko mobilizazioak, baina arriskuan jarraitzen dute gaur egun.

Sindikalisten defentsak aurkeztutako kasazio-helegitea ontzat emanda, Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 18an aztertuko du kausa, Madrilen. Manuel Marchena epaileak gidatuko du saioa.

NO HAY COMENTARIOS