ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/27 10:30

Gaur, apirilaren 27an, 29 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi iheslari politikoak. Martxoaren 29an ekin zion baraualdiari, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Izan ere, "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada bat; ez dauka pasaporterik, ez eta zedularik ere. Modu horretan, "oinarrizko hainbat eskubidetatik kanpo uzten" dutela salatu du Guridik. "Espainiako Estatuak nire nortasun juridikoa ukatzen dit mendeku modura, nire militantzia politiko, iraultzaile eta independentistagatik", dio.

Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean dago oñatiarra, Caracasen; han dago gose greba hasi zuenetik. Atzo sare sozialen bidez azaldu zuenez, okerrera egin du bere osasun-egoerak. Okadak eta goragalea aipatu ditu, besteak beste. Euriak, gainera, atseden hartzeko aukeran eragin duela adierazi du, eta are ahulago dagoela horren ondorioz.

Datozen egunetan Euskal Herriko hainbat txokotan egingo dituzte Guridiri elkartasuna erakusteko elkarretaratzeak; besteak beste, Oñatin (Gipuzkoa), Baigorrin (Nafarroa Beherea), Elgoibarren (Gipuzkoa) eta Algortan (Bizkaia).

NO HAY COMENTARIOS