ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Correo.
2020/05/08 11:54

Negoziazio luzeen ostean, Arcelor Mittal enpresaren zuzendariek amaitutzat eman dituzte aldi baterako lan-erregulazio espedientearen inguruko elkarrizketak, eta aldebakartasunez erabaki dituzte baldintzak.

Azkenean, beharginek soldata gordinaren %75 kobratuko dute ekoizpen-primarik gabe, eta aparteko ordainsariengatik ere %75 jasoko dute. Zifra horiekin, langileen soldata %40 inguru jaitsiko dela iragarri dute sindikatuek.

Apirilaren amaieran jakinarazi zuen multinazionalak aldi baterako lan-erregulazio txosten baten bidez langileak kaleratuko zituela, eta atzora arte negoziaketetan aritu dira enpresaren zuzendaritza eta sindikatuak. Covid-19aren pandemiaren hasieran ere saiatu ziren estatuko langile guztiei eragingo zien aldi baterako lan-erregulazioa aurrera ateratzen, baina Lan Zuzendaritzak atzera bota zuen

Erabaki honek Espainiako Estatuan dauden 11 lantegietako 8.000 langile baina gehiagori eragingo die; 11 lantegi horietatik bost Euskal Herrian daude: Bergaran (Gipuzkoa), Zumarragan (Gipuzkoa), Olaberrian (Gipuzkoa), Sestaon (Bizkaia) eta Etxebarrin (Bizkaia).