ACTUALIDAD / Régimen salarial
Arbizun, lan-istripuz hil da langile bat
Etxe bat eraberritzeko obran ari zen 52 urteko behargina, eta badirudi pladur xafla batek jota galdu duela bizia. Gutxienez lau lan-heriotza izan dira hilabete honetan Euskal Herrian.
2025eko urtarrilaren 30
Arbizun, lan-istripuz hil da langile bat
— ARGAZKIA Guaixe

Gaur goizean, 09:00ak aldera, lan-istripuz hil da langile altsasuar bat Arbizun (Nafarroa). Fernando Urkian dagoen etxe batean ari zen lanean, hura eraberritzeko obran hain zuzen ere. Antza denez, kamioi batetik materiala husten ari zirenean gertatu da istripua: argitu ez dituzten arrazoiak direla medio, pladurrezko xafla batek kolpatu du behargina, eta bertan galdu du bizia. 52 urte zituen.

Hilabete baino ez da igaro 2025. urtea hasi zenetik, eta iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian lau langile hil dira jadanik euren lanpostuan, lanera bidean edo lanetik bueltan.