ACTUALIDAD / Régimen salarial
Antolin enpresak 108 langile kaleratuko ditu
Volkswagenen hornitzaileak Orkoiengo lantegia itxiko du, eta plantilla osoa kaleratuko du. Enplegu-erregulazioko espediente bat abian da jadanik; hala, 2025ean botako ditu beharginak zuzendaritzak.
2024eko urriaren 10
Antolin enpresak 108 langile kaleratuko ditu

Orkoiengo (Nafarroa) Antolin enpresa da Volkswagenen hornitzaileetako bat. Bertan 108 langilek egiten dute lan, baina lantokia itxi eta behargin guztiak kaleratuko ditu zuzendaritzak. Volkswagen auto elektrikoak egitera mugatuko omen da Landabengo plantan, eta aurrerantzean ez du Antolinen hornidura gehiago baliatuko.

Enpresako zuzendaritzak irailean abiatu zuen enplegu-erregulazioko espediente bat (ERE, gazteleraz), eta azkenean hura gauzatuko du. Aurreikuspenen arabera, 2025ean itxiko du lantegia.