ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ruben Plaza/Noticias de Gipuzkoa
2024/12/13 08:35

Amaia Zabarteren familiaren abokatuak jarritako helegitea ontzat emanda, auziaren artxibatzea indargabetu eta berriz ireki zezatela eskatu zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, azaroan jakinarazi zutenez. Hala, badirudi Ertzaintzarengana eta, zehazki, Barne-Arazoetako Unitatearengana jo duela Ana Isabel Perez epaileak, informazio eske: Poliziari eskatu dio Amaia zauritu zen kargan gertatutakoa iker dezala, eta zein ertzainek parte hartu zuten jakinaraz dezala. Familiak, berez, eskatu zuen gertakariei buruzko ikerketa Ertzaintza ez den polizia-indar batek egin zezala.

Azken autoan, honako informazioa eta materiala eskatzen dio epaileak Ertzaintzari: "Ikertutako denboran eta tokian jardun zuten zure unitateen dokumentazio euskarria, hura osatzen duten agente guztien identifikazio zehatzarekin, agente horien jaurtigaien erabileraren dokumentazio euskarria, material hori erabili zuten agenteen identifikazio zehatzarekin (kargatzekoak zein salbatzekoak), eta, azkenik, ikerketa honen xede den gertakaria gertatu zen unean [...] emandako aginduen elkarrizketa transkribatuak edo grabatuak".

Horretaz gain, auzitegi-medikua deitu du epaileak, Amaiak jasandako lesioei buruz eta horiek jaurtigai baten kolpearekin izan dezaketen loturari buruz hitz egiteko; eta Amaiari berari ere egin dio Donostiako (Gipuzkoa) epaitegian deklaratzeko deia. Apirilaren 7an hartuko du hitza, erasoa gertatu eta urtebete baino gehiagora.

Martxoaren 5ean zauritua, eta hamaika aldiz zalantzan jarria

Ertzaintzak 2024ko martxoaren 5ean zauritu zuen andrea, foam jaurtigai batekin buruan jota. Egun horretan, hainbatetan oldartu zen Polizia Donostiako kaleetan, Realaren eta Paris Saint-Germainen (PSG) arteko partidaren aurretik. Gutxienez hiru pertsona zauritu zituen kargetan, eta haietako bat da Amaia Zabarte. Salaketa bat jarri zuen bere familiak, baina maiatzean eman zuten ebazpenaren berri: salaketa artxibatu zuen Gipuzkoako Auzitegiko epaile batek.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak etenik gabe jarri du zalantzan martxoaren 5ean jazotakoari buruzko kontakizuna. Abuztuan, Bingen Zupiriak esan zuen ezin dela baieztatu Amaia ertzainen foam jaurtigai batek zauritu zuenik.

NO HAY COMENTARIOS