ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Christian Mang/Reuters
2024/07/01 10:53

Alemanian, ekainaren 27an sartu zen indarrean herritartasunari buruzko lege berria. Aldaketen barruan, posizio politiko argi bat hartzera behartuko dituzte alemaniar nazionalitatea eskuratu nahi duten pertsona guztiak: derrigorrezkoa izango da "Israelgo Estatuaren existitzeko eskubidea" onartzea eta aitortzea. Alemania da neurri hori hartzen duen lehen estatua, mundu mailan.

2023ko urrian bertan, estatu sionistak Gazako Zerrendan oldarraldi masiboari ekin bezain pronto, neurri hori proposatu zuen Alemaniako oposizioak, jarrera arrazista argi batekin. Dena den, Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gobernuburu Olaf Scholzek 2021etik hitzeman ditu aldaketak herritartasunari buruzko araudian.

"Oinarrizko ordena"

Azken aldaketekin, Alemaniako agintaritzek "oinarrizko ordena liberal demokratikoarekiko" konpromisoa exijituko diete alemaniar nazionalitatea nahi eta behar duten pertsona guztiei. Horretarako, hainbat galdera egingo dizkiete; teorian, antisemitismoari buruz, juduei buruz eta, nola ez, Israelgo Estatuari buruz.

Alemaniak Holokaustoari dagokionez daukan "erantzukizun historikoa" eta hazten ari omen den "antisemitismoa" aitzakiatzat hartuta, beraz, jarrera zehatz batzuk hartzera behartuko dute herritartasuna lortzeko prozesuan sartzen den pertsona oro. Eta Israelgo Estatuari eman beharreko derrigorrezko babes horrekin batera sartu dute, esaterako, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna errespetatzea.

Neurri-sorta berdinaren barruan, aldaketa gehiago ezarriko dituzte. Besteak beste, nazionalitate bikoitza izatea baimenduko du gobernuak.

Alemania, sionisten ondoan

Azken bederatzi hilabeteetan, Alemania argi eta garbi agertu da Israelgo Estatu sionista genozidaren alde. Palestinaren askatasunaren aldeko mobilizazioak bortizki erreprimitu eta debekatu ditu, sionismoaren kontrako juduenak barne, eta horren ondotik etorri da sionisten aldeko neurri legalak inposatzea.

Alemaniako Sajonia-Anhalt estatu federatuan eman zuten lehenengo urratsa 2023. urtearen amaieran. Tokiko gobernua, Alemaniako Batasun Demokratiko Kristaua (CDU) buru izanda, aurrenekoa izan zen "Israelen existitzeko eskubidea" eta alemaniar nazionalitatea lotzen.

NO HAY COMENTARIOS