Adimen artifizialaren bidez, adin txikiko pertsonen irudi sexualak sortzen eta nazioartean zabaltzen aritu den sare bat atzeman dute nazioartean. Itxura denez, plataforma digital bat erabili dute sortutako materiala partekatzeko, "ordainketa sinboliko" baten truke. Danimarkako gizonezko batek zuzentzen zuen plataforma.
Iturri polizialen arabera, sare horrekin harremana duten 273 susmagarri dituzte identifikatuta. Online plataforma zuzentzen zuen daniarra iazko azaroan atxilotu omen zuten, eta joan den astean beste 25 pertsona hartu dituzte atxilo Danimarkan bertan, Espainiako Estatuan, Erresuma Batuan eta Australian.