ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Berriobeitiko planta. Argazkia: Dynamobel
2022/05/24 08:07

Bi planta ditu bulegoetarako altzairugintzan jarduten duen Dynamobelek, Berriobeitin (Nafarroa) bata eta Azkoienen (Nafarroa) bestea. Antza, enpresak ia hamarkada bat darama krisi egoeran —larriagotu egin omen da azken urteetan—, eta kreditu potolo bat behar du orain jarduerarekin aurrera egiteko. Espainiako Gobernuak ustez COVID-19a dela-eta egoera larrian dauden enpresak laguntzeko sortu duen funtsetik (Fonrec) jasoko du kreditu bat Dynamobelek, Cofidesen eskutik. Laguntza hori jaso ahal izateko, baina, "bideragarritasun plan bat" ezartzea exijitu omen diote enpresako zuzendaritzari.

"Bideragarritasun plan" horrek, noski, langileei eragingo die lehenengo. Dagoeneko jakinarazi dute lan-taldearen %25 kaleratuko dituela enpresak; alegia, 280 beharginetatik 70. Kanporatuko ez dituen gainontzeko langileei, gainera, soldatak murriztuko dizkie —%10 gutxienez—, eta enpresaren jarduera Azkoienen kontzentratzeko asmoa ere badu; Berriobeitiko planta bazkide inbertitzaile baten esku uzteko aukera ari da aztertzen.

"Bideragarritasun planari" oniritzia eman dio jada Cofidesek. Dynamobelek 280 langile ditu zuzenean soldatapean, baina, zeharka, beste ehunka langile aritzen dira enpresarentzat.

NO HAY COMENTARIOS