ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: CSOA Esparru gaztetxea
2021/10/01 14:05

Geroa Bai alderdiak atera zuen mahaira proposamena: Zizur Nagusiko (Nafarroa) bide publikoan 65 bideokamera jartzea eskatu zuen, Herritarren Segurtasun zinegotziaren esanetan, "prebentziozko" neurri gisara. Udalbatzak aste honetan onetsi du proposamena; hain justu, "ekintza bandalikoak nahiz delituzkoak prebenitzeko eta gertatzen direnak jazartzeko" asmoz. Hilabete bukaeran onartuko dute lizitazioa, eta asmoa da kamera berriak 2022 hasierarako ipintzea.

Besteak beste, 30 kamera jarriko dituzte zebrabideetan eta trafikoa erregulatzeko guneetan, eta hemeretzi "emakumeentzat arriskutsuak diren" guneetan.

Neurri berriaren aurkako aldarriak pisua hartu du azken egunetan, eta ehunka bizilagunek sinatu dute udal gobernuaren proposamena atzera botatzeko eskaera. Hamaika pankartaz josita agertu da Zizur Nagusia azkenaldian; hala nola, Stop control, Kamerarik ez zein El ojo te ve. Stop cámaras de "seguridad" mezuak irakurri ahal izan dira kaleetan.

NO HAY COMENTARIOS