ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/25 09:28

Uztailaren 17an amaitu zen Mikel Karreraren eta Itxaso Zalduaren kontrako azken epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzi horretan, Aragoiko Alderdi Popularreko (PP) presidente izandakoa, Manuel Gimenez, hiltzea leporatu diete biei. Sententzia itxaron bitartean, aske utzi dute Zaldua, baina preso jarraitu du Karrerak, bere gain daukan bizi osoko espetxe-zigorra betetzen.

Duela egun gutxi atera da argitara auzitegiaren azken ebazpena: absolbitu egin du Zaldua, baina beste 30 urteko kartzela-zigor bat ezarri dio Karrerari, fiskaltzaren eta akusazio partikularraren eskaerak ontzat emanda.

Zalduaren kontrako frogak ez direla "nahikoa" ebatzi du auzitegiak, eta "zalantza handiak" sortu dituela lekuko baten ustezko identifikazioak. Karreraren kasuan, ordea, ETAk 2001ean egindako ekintza horregatik zigortzea erabaki du epaimahaiak. Abaden semeak 2014an esan zuen Karrera izan zela bere aita hil zuena, eta hori izan da bere kontrako akusazioaren oinarria. Karrerak ukatu egin du ekintza horretan parte hartu izana, eta hala baieztatu zuten hainbat lekukok bere kontrako epaiketan. Epaimahaiak, ordea, ez ditu sinesgarritzat jo lekukotasun horiek, hitza hartu zutenek "akusaturekin lotura bat" dutela eta "inguru erradikal berekoak" direla iritzita.

Karrera Lannemezango kartzelan daukate preso, bizi osoko espetxe-zigor batengatik. 2010ean atxilotu zuten, Baionan (Lapurdi). Hainbatetan Espainiaratu dute, irekitako zenbait auziri lotuta.

NO HAY COMENTARIOS