ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/23 10:42

Merkataritza-Erregistrora igorritako datuen arabera, 2023. urtea 6.909 euroko galera ekonomikoekin amaitu zuen Desokupak (aurreko urtea, 2022a, 171.463 euroko irabaziekin bukatu zuen). Galerak deklaratu arren, legez kontrako etxegabetzeak gauzatzen dituen enpresaren fakturazioak bai egin zuela gora 2023an. Conciencia y Respeto 1970 izeneko sozietatea erabiltzen du Desokupak bere jardun ekonomikorako, eta, denera, 1,1 milioi euroko fakturazio bat erregistratu zuen 2023an, 2022an baino 100.000 euro gehiago.

Gainera, bere buruari soldata igo zion taldeko buru Dani Estevek 2023an. Erregistroen arabera, 798.000 euro irabazi ditu azken bost urteetan, eta horietatik 109.183 lortu zituen 2023an (aurreko urtean baino %18,5 gehiago), teorian, enpresako administratzaile modura egindako lanarengatik. Desokupazio-enpresa gidatzeaz gain, agitatzaile faxista nabarmena da Esteve.

2016tik dago martxan Conciencia y Respeto 1970 sozietatea, eta, ofizialki, bederatzi langile ditu soldatapean. 2018an milioi bat euro baino gehiago fakturatu zituen (324.000 euroko irabaziak deklaratu zituen urtea amaitzean), eta 1,7 milioi eurora igo zen fakturazioa 2019an, orain arteko urterik arrakastatsuena faxistentzat, zentzu horretan. Zenbait urte amaitzean galerak deklaratu dituzten arren, badirudi egonkor mantendu dela enpresaren fakturazioa; esan bezala, 1,1 milioikoa izan baitzen iaz.

Negozioak Poliziarekin

Eta legez kontra jarduten duen enpresa faxistak dirutza fakturatzen duen bitartean, berekin negozioak egiten jarraitzen dute estatu-aparatuek, hala nola, Poliziak. Desokuparekin ofizialki elkarlanean jardungo dute hainbat polizia-indarrek, abuztuan enpresak berak eta Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP, gazteleraz) aurreratu zutenez: itxura denez, Desokupa Klubaren bitartez, poliziei kanpo-formakuntza emango diete desokupek. Mossoak ere trebatuko dituela esan du berriki Estevek, nahiz eta ez duten informazio hori argitu.

NO HAY COMENTARIOS