ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/11/11 09:56

Irailean deklaratu behar izan zuten Itxaso Zalduak eta Mikel Karrerak Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAk 2002an egindako hiru ekintzari lotuta: Zaragozako Corte Inglés saltokiaren kontrakoa, eta Nafarroako bi enpresaren aurkakoak. Karrera preso politikoa absolbitu egin dute prozedura honetan, froga faltagatik, baina izugarrizko zigorra jarri diote Zaldua preso ohiari: 110 urtekoa.

Hernaniarra denbora luzez eduki dute preso dagoeneko, bai Frantziako Estatuan, bai Espainiako Estatuan. 2005etik 2017ra bitartean izan zuten gatibu Frantziako kartzeletan, eta han ezarritako kondena osorik beteta geratu zen aske. 2020an, baina, berriz atxilotu eta espetxeratu zuten, Espainiako Estatuan berriz zigortzeko asmoz.

Hiru urteko kartzelaldiaren ostean, iaz utzi zuten aske. Izan ere, Madrilen epaitu zuten Aragoiko PPko Manuel Gimenez Abad hiltzea egotzita, baina errugabetzat jo zuten. 2023an aske gelditu zen arren, berriz epaitu dute aurten, beste ekintza batzuen harira. Oraingoan, 110 urteko zigor izugarria jarri diote.

NO HAY COMENTARIOS