Joan den larunbatean, ekainaren 12an, emakume bati eraso zioten bi gizonek. Etxera bidean zihoala, atzetik jarraitu zioten bi erasotzaileek; indarrez heldu zioten emakumeari eta, Zumaiako Mugimendu Feministak azaldu duenez, "fisikoki nahiz hitzez" egin zioten eraso.
Ostiral honetarako, ekainaren 18rako, mobilizaziora deitu dute herrian. 19:00etan izango da protesta, Beheko Plazan.
Duela hilabete baino gutxiago, maiatzaren 27an, beste eraso baten berri eman zuten Zumaian: maiatzaren 22tik 23rako asteburuan beste emakume bati sexu-erasoa egin ziotela jakinarazi zuten.