AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/09 14:32

Zortzi langile intoxikatu dituzte gaur Gasteizko (Araba) erdialdean, eraikin baten obran lanean ari zirela. Inguruko bizilagunek 11:00ak aldera igorri dute abisua, gasa zirudien zerbait usaintzen zutelako. Gerora jakinarazi dutenez, karbono monoxidoa zen usain zitekeena, eta hura arnastuta intoxikatu dira obran zeuden zortzi behargin. Antza, sorgailu elektriko baten errekuntza desegokiak eragin du intoxikazioa.

Aldamenean dauden hainbat etxebizitzatan ere atzeman dute karbono monoxidoa, eta ingurua aireztatzeko lanez arduratu dira suhiltzaileak.

EZ DAGO IRUZKINIK