AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta aurreko ostiralean, Donostian.
2024/01/22 10:14

Huste arriskuan jarraitzen du Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxeak, bere aurkako prozedura judizialarekin aurrera jarraitzen baitu Elizak; zehazki, Gipuzkoako Gotzaindegiak. Gaztetxearekin elkartasunez, hainbat protesta-ekintza izaten ari dira Euskal Herrian zehar: aurreko ostiral arratsaldean, esaterako, kontzentrazio bat egin zuten Donostiako (Gipuzkoa) Artzai Ona katedralean. Hainbat eta hainbat lagun bildu ziren bertan, eta Zestoako Gaztetxearen desalojoa eten dezala exijitu zioten Elizari. Horretaz gain, "salerosketaren eta diruaren Elizari apostasia egitera" deitu zuten berriz.

Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak asteak daramatzate apostasia kolektiboa egitera deitzen, Zestoako Gaztetxearen alde. Gipuzkoan soilik, 700 apostasia eskaera bildu dituzte; Euskal Herrian orain arte egin den apostasia kolektiborik handiena ari da izaten. Ostiraleko elkarretaratzean, katedralera sartu eta apostasia egiteko hainbat eskaera-orri bertan utzi zituzten zenbait lagunek.

Asteazken honetan, hilaren 24an, Azpeitian (Gipuzkoa) izango da Zestoako Gaztetxearen kontrako epaiketa. Zestoako bi gazte epaituko dituzte Gaztetxearen birjabetzea dela-eta; kalte-ordain eta isun handiak eskatzen dituzte haientzat. Iazko otsailean eskuratu zuen Gaztetxe berria Zestoako Gazte Asanbladak, hainbat urtez hura tokialdatzeko borrokan jardun ostean.

EZ DAGO IRUZKINIK