AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/17 09:14

Euskal Herrian bi Zentro Sozialista zabaldu dituzte berriki; Gernikan (Bizkaia) bata eta Iruñerrian (Nafarroa) bestea. Busturialdeko Kontseilu Sozialistak atzo eman zuen birjabetzearen berri, bai eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistak ere. Arrosadia auzoko Gelbentzu kalean dago Iruñerriko Zentro Sozialista berria, eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, "Mugimendu Sozialistaren erreferentziazko adierazpena" izan dadin birjabetu dute Arrosadiako espazioa.

"Proletalgoaren bizi-baldintzen aurkako erasoaldia geroz eta gordinagoa den honetan, geroz eta argiago dago ez dagoela beste aterabiderik gure gaitasunen antolaketa indartzea baino", azpimarratu du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak. Beharrezkotzat jo ditu, beraz, "lan politikoa egiteko Langile Kontrolpeko Espazio eta azpiegiturak", "burgesiari bere baliabideak birjabetzetik etorriko direnak". "Giza bizitzaren eremu guztietan burgesiari bere boterea lehiatzea da sozialismoaren eraikuntzarako ezinbesteko baldintza, baita espazioen eremuan ere", gaineratu du.

Zentro Sozialista berriaren bidez, hala, "Mugimendu Sozialista bere adierazpen ugarienetan indartzea" da asmoa. Mugimendu Sozialistaren jardunari aterpe bat emango dio espazioak, "mugimendu politikoa indartzeko eta proletalgoaren defentsarako mekanismoak garatuz".

EZ DAGO IRUZKINIK