AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Madrid Actual
2022/12/29 10:23

Atzo goizean, Villalbako (Madril) Kale Errealeko hainbat etxebizitza hustu behar izan zituzten, nahita sortutako zenbait sute zirela-eta. Villalbako Etxebizitza Asanbladak jakinarazi zuenez, okupatutakoak dira, eta dozenaka familia bizi dira abandonatuta zeuden etxe horietan; ehun pertsona inguru. Badirudi, gasolina erabilita, okupatutako blokeetako hainbat guneri eman zietela su (oraindik ez dute argitu nork), eta barruan bizi diren ehun lagunak bizirik erretzen saiatu zirela.

Etxebizitza Asanbladaren arabera, goiz esku hartu zuten suhiltzaileek, eta, zorionez, ez zen hildakorik izan. Dena den, hamalau pertsona zauritu ziren suteen ondorioz, eta horietatik bederatzi ospitaleratu zituzten. Erredurak jasan zituzten batzuek, eta sua arnasteagatik intoxikatu ziren asko. Bloke horietan bizi zirenetako batzuek, gainera, "zeukaten guztia galdu" dutela salatu du Villalbako Etxebizitza Asanbladak.

Bestalde, ondorio argi bat atera du: "Udalak hainbat urtez eraikin hori publikoki seinalatu ostean eta pobrezia kriminalizatzeko kanpainaren ostean gertatu da hau guztia". Etxebizitza Asanbladako kideek gogorarazi dute Okupazioaren Kontrako Bulego bat ere izan dela Villalban azken urteetan. "Batzuek seinalatzen duten bitartean, metxa pizten dute beste batzuek", azaldu du.

Irakurri hemen Villalbako Etxebizitza Asanbladaren adierazpena, osorik:

EZ DAGO IRUZKINIK