Hainbat hilabetez itsaso nahiz drone bidezko erasoak egin ostean, Amerikako Estatu Batuek Venezuela bonbardatu dute berriki, Donald Trump presidentearen aginduz. Eraso inperialistak salatzeko eta Venezuelako herri langileari elkartasuna adierazteko, mobilizatzeko deia egin du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), eta bost hiriburutan antolatu ditu elkarretaratzeak gaur arratsalderako.
Baionan (Lapurdi), 17:30erako jarri du hitzordua, Réduit Plazan. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa), berriz, iluntzeko 19:00etan izango dira kontzentrazioak; Abandoko Plaza Biribilean, Bulebarrean, Correos aurrean eta Udaletxe Plazan, hurrenez hurren.