AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/03 09:26

2021eko otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria Polonian, Ukrainako mugatik gertu. Kazetaritza-lanetan ari zen, baina Errusiaren alde espioi modura jardutea leporatuta sartu zuten preso. Hiru hilero luzatu diote prebentziozko espetxealdia, azkeneko aldiz, aurreko azaroaren bukaeran. Hala, laster beteko du urtebete gatibu. Oraingoz, gainera, Poloniako autoritateek ez dute Gonzalezen kontrako frogarik aurkeztu, eta epaiketaren data ez dago finkatuta.

Nabarniztarraren defentsak hainbat helegite aurkeztu ditu prebentziozko kartzelaldiaren luzapenaren kontra. Aurretik atzera bota izan ditu helegite horiek Rzeszowko Dei Auzitegiak, baina berriz aztertuko ditu eskaerak urtarrilaren 10ean.

Gainera, erabat inkomunikatuta izan dute Gonzalez Polonian, bere gertukoekin edota konfiantzazko abokatuarekin inolako kontakturik izan gabe. Azaroaren amaieran izan zuen lehenengo bisita espetxean, 267 egunez preso egon ondoren.

Joan den abenduaren 23an manifestazio bat izan zen Gernikan (Bizkaia): Busturialdeko Kontseilu Sozialistak deituta, Gonzalezen askatasuna exijitu eta eskubide politikoak aldarrikatu zituzten. NATOren aurka eta informatzeko eskubidearen alde lelopean egin zuten mobilizazioa. Hona hemen hainbat irudi:

EZ DAGO IRUZKINIK