AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/29 16:32

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) hitzordu garrantzitsua dauka jarrita biharko, urtarrilaren 31rako: faxismoaren eta estatu-autoritarismoaren kontra, manifestazioak antolatu ditu Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa). 18:00etan hasiko da Bilboko mobilizazioa, Jesusen Bihotzetik; eta 18:30ean Iruñekoa, Erorien Monumentutik.

Abenduaren 12an aurkeztu zuen deialdia gazte-antolakundeak, eta ordutik, Euskal Herri osoan zehar aritu dira buru-belarri ehunka eta ehunka gazte, urtarrilaren 31n kaleak hartzera deituz. Lekuan leku, manifestazioak eta bertan plazaratuko dituzten aldarriak azaldu dituzte GKSko militanteek, hamaika aurkezpen jendetsuren eta egitarauen bidez. "Gazteen artean faxismoaren aurkako kontzientzia hedatzeko" konpromisoa erakutsi dute, agitazio-lan nekaezinean: Euskal Herri osoa josi dute faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurkako mezuz.

Hona hemen lan horren guztiaren hainbat irudi:

EZ DAGO IRUZKINIK