AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/07 18:46

Hainbat pertsona ikertuak izaten ari dira, Gasteizen (Araba) Falangearen aurka izandako azken protestari lotuta. Izan ere, iazko urriaren 12an, falangistek egindako deialdi baten kontra erantzun zuen jende andanak Gasteizko kaleetan, eta hemeretzi lagun atxilotu eta beste hainbat zauritu zituen Ertzaintzak. Orain, zabalik dago egun horretako gertakariei buruzko prozesu judiziala, eta ikerketapean dauden pertsonak laster hasiko dira epaitegitik igarotzen: printzipioz, datorren urtarrilaren 20an izango dira lehenengo deklarazioak.

"2025eko urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, Falange Española de las JONS alderdia La unidad de España ni se vota, ni se negocia lelopean Gasteizera etorri zen, aldarri faxista eta espainolistak zabaltzeko asmoz. Horren aurrean, ehunka antifaxistak protesta egin genuen", ekarri dute gogora U12 Auziperatuak dinamikatik. Egun horretan gertatutakoaren ondorioak laburbildu dituzte: "19 atxilotu, hamarnaka zauritu eta ikertuak. Faxistak inpunitate osoz gure kaleetan. Prozesu judiziala abian, auziperatuen lehen deklarazioak urtarrilaren 20an".

Lehen deklarazioen egunerako, mobilizazio-deialdi bat egin du U12 Auziperatuak dinamikak. Esan bezala, urtarrilaren 20an izango da protesta, iluntzeko 19:00etan Gasteizko Andre Mari Zuriaren Plazan. Ikertuak izaten ari diren pertsonei elkartasuna adierazteaz gain, haien absoluzioa eskatuko dute mobilizazioan.

EZ DAGO IRUZKINIK