AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/16 10:00

2022. urteko hirugarren lauhilekoan (uztailetik irailera bitartean) igo egin da Hego Euskal Herrian indarkeria matxista jasan duten emakume kopurua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren arabera. Iazko sasoi berdineko datuekin alderatuta, Nafarroan %83,2 emakume gehiagok pairatu dute indarkeria matxista pasa den udan; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %20,3 igo da biktima kopurua.

Azken datu horiek kontuan hartuta, Behatokiak dio 10.000 emakumetik %19,6k jasaten dutela indarkeria matxista Nafarroan, eta %14k Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Indarkeria matxistaren biktimen tasa delakoa, beraz, igo egin da bi kasuetan: iaz, epe berdinean, %10,7koa zen Nafarroan eta %11,6koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Bestalde, Hego Euskal Herrian, 420 gizon epaitu dituzte indarkeria matxistagatik aurtengo uztailetik irailera bitartean. Iazko epe berdineko datuekin alderatuta, Nafarroan %28 hazi da indarkeria matxista leporatuta epaitutako gizon kopurua, eta %24,5 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

EZ DAGO IRUZKINIK