AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/17 09:07

Aste honetan egin du agerraldi bat Tolosako (Gipuzkoa) Txozna Batzordeak, oztopoak oztopo, inauterietan txozna bat jartzea lortu duela jakinarazteko eta bide horretan jasandako traba guztiak azaltzeko nahiz salatzeko. Zehazki, Tolosako Udalak txozna Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira lekualdatzeko erabaki autoritarioari egin zion azpimarra berriz Txozna Batzordeak, baita horren aurrean Ezker Abertzaleak izandako jarrera erasokorrari ere. Txozna Batzordea txozna Euskal Herria Plazan mantentzeko borroka bete-betean zegoela, Batzordea utzi eta beste txoznagune bat sortzeko asmoa azaldu zuen Ezker Abertzaleak, zer eta udalak Txozna Batzordeari eskaintzen zion plazan: Plaza Berrian.

"Ezker Abertzalea eta EAJ eskutik emanda eta txozna jartzeko aukerarik gabe geratzeko arriskuaren aurrean", txozna Plaza Berrian jartzeko lanei ekitea beste aukerarik ez zuen izan Txozna Batzordeak. Hortaz, han jarri behar izan du txozna azkenean, eta bost eguneko egitarau bat prestatu du inauterietarako.

Tolosako txoznen defentsan eta jasandako erasoen kontra, mobilizazio batera deitu zuen atzorako Txozna Batzordeak. Ostegun Gizenez, beraz, manifestazio bat izan zen iluntzean Tolosako kaleetan, Eraso guztien gainetik, txozna defendatu leloaren pean. Besteak beste, "espazio publikoaren kudeaketa autoritarioaren" aurkako aldarriak izan ziren.

EZ DAGO IRUZKINIK