AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / 28Kanala-ren bideo batetik hartutakoa.
2023/01/21 12:21

Tolosako (Gipuzkoa) inauterietako txozna tokialdatzeko erabaki autoritarioarekin tematuta jarraitzen du Tolosako Udalak, EAJ buru duela. Tolosako Txozna Batzordeak abenduaren bukaeran salatu zituen udalaren aldetik jasandako oztopoak; jakinarazi zuen, hain zuzen ere, udalak Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira lekualdatu nahi duela inauterietako txozna, zaratari lotutako arrazoiak aitzakiatzat hartuta. Euskal Herria Plaza "txozna antolatzeko plaza egoki bakarra" dela eta lekuz aldatzeak txoznaren "bideragarritasuna zalantzan" jar dezakeela azaldu zuten Txozna Batzordeko kideek, eta babes handia jaso du salaketa horrek: aurreko astean, esaterako, elkarretaratze bat izan zen udaletxe aurrean, Inauterietan txozna Euskal Herria plazan. Udalaren erasoa gelditu aldarriaren pean. Tolosako Udalak, baina, ez du bere jarrera aldatu.

Hori ikusita, atzo udaletxera sartu ziren Txozna Batzordeko zenbait kide, udalaren jarrera salatzeko eta inauterietako txoznari buruzko haien exijentziak helarazteko. Udalak, baina, "entzungor" egiten jarraitzen duela jakinarazi dute. Txozna Plaza Berrira lekualdatzeko asmoari eusten dio, eta uko egin dio soinuari lotutako arazoei aurre egiteko Txozna Batzordeak egindako proposamenari. Hori gutxi balitz, oztopo berri bat jarri du udal gobernuak: aurreko urteetan inauterietako txoznan erabili den karpa baino txikiagoa den bat jartzea nahi du.

"Udalak esan digu Plaza Berrian eta soilik karpa txiki batekin emango digula baimena [txozna jartzekoa]", salatu zuen atzo Txozna Batzordeak: "Gaur arte ezagutu dugun txoznaren deuseztapena dakar horrek, eta onartezina da". "Tolosako plazen erabilera orokorra berrikusi beharko litzatekeela" ere gaineratu du udalak, ustezko zarata arazoei erreferentzia eginda beste behin ere. "Udalak soinuaren aitzakia erabiltzen du horrelako antolakuntza bidez aurrera eramaten ditugun gune propioen aurka egiteko. Soinuak ez die batere axola, Plaza Berrian egiten diguten proposamena okerragoa den momentutik. Bafleak karpatik kanpo jartzea proposatzen digute", gaitzetsi du Txozna Batzordeak.

EZ DAGO IRUZKINIK