AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/16 10:04

Abenduaren amaieran egin zuen agerraldi bat Tolosako (Gipuzkoa) Txozna Batzordeak, inauterietako txoznari dagokionez, Tolosako Udalak jarritako trabak azaltzeko. Zaratari lotutako arazoak argudiotzat hartuta, inauterietako txozna Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira lekualdatu nahi du udalak. Txozna Euskal Herria plazan mantentzea ezinbestekotzat jo du Txozna Batzordeak, "txozna antolatzeko plaza egoki bakarra" delako, eta tokialdaketak txoznaren "bideragarritasuna zalantzan" jar dezakeelako. "Gauza jakina da hainbat eragile politikorentzat eguneroko jarduna mantentzeko behar-beharrezko diru-iturria dela txozna", gaineratu zuen abenduko agerraldian.

Ordutik daukate martxan salaketa kanpaina bat Txozna Batzordeko kideek, sinadura bilketa batekin eta argazki bilketa batekin (sare sozialetan ari dira apurka-apurka bildutako argazkiak argitaratzen). Hala ere, udalak "orain arte bezala jarraitzen" duela salatu dute. "Txoznak festa girotik urrundu eta bertan parte hartzen dugun eragileon finantzazioa oztopatu nahi dutela [udaletik] gauza argia da", seinalatu du Txozna Batzordeak. Hala, dei egin du "alderdi instituzionalen jarrera autoritarioei aurre egitera".

Joan den ostiralean, urtarrilaren 13an, elkarretaratze bat izan zen Tolosako udaletxe aurrean, Txozna Batzordeak deituta. 'Inauterietan txozna Euskal Herria plazan. Udalaren erasoa gelditu' aldarritzat hartuta mobilizatu ziren.

EZ DAGO IRUZKINIK