AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Transfusioen Euskal Zentroko langileen protesta, maiatzaren 21ean. Argazkia: ELA
2021/11/25 10:50

Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko langileek bi greba deialdi egin zituzten atzo, abenduaren 9rako eta 10erako, hain zuzen. Eskari nagusia soldatak parekatzea eta soldata-osagarria eskuratzea da, zeina ospitaletako gainontzeko langileek kobratzen duten.

Erizainen sindikatuak, SATSEk, salatu du negoziatzeko "gaitasun eza" erakutsi duela giza-baliabideetako zuzendariak. Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroko langileek jasaten duten "diskriminazioa" ere salatu dute.

Zentroa "guztiz integratuta dago" Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleen sisteman, langileen arabera. Uneoro koordinatzen da ospitaleen sarearekin, eta pazienteak artatzeaz gain, laginen, ehunen, odolaren eta ama-esnearen bankua kudeatzen ditu. Modu horretan, baldintzak gainontzeko langileen baldintzekin parekatzea exijitzen dute.

Hori ez ezik, murrizketak ere salatu dituzte beharginek. SATSE, ELA, LAB nahiz CCOO sindikatuen arabera, Osakidetzak "murrizketak sistematikoki aplikatu ditu" eta langileen eskubideak urratu. Aldaketek, gainera, erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzua kaltetzen dutela azpimarratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK