AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Amnistía Internacional
2025/02/15 10:01

Torturaren Prebentziorako Espainiako Mekanismoak (MNP) 2023ko datuekin kaleratutako txostenaren arabera, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiaren (SGIP) menpeko kartzeletan, urte horretan, 378 polizia-agente ari ziren kondenaren bat betetzen. Horietatik 47 zeuden espetxean aginte-gehiegikeriagatik, 59 "askatasun sexualen" aurkako delituengatik, 43 hilketengatik, eta 29 torturengatik edo tratu txarrengatik. 

Bestalde, Giza Eskubideen Espainiako Planak jasotzen dituen datuek diotenez, bortizkeria polizialari lotutako 95 salaketa aurkeztu zituzten 2023an; horietatik 49 lesioak eragindako erasoengatik eta beste hamabost torturengatik edo tratu txarrengatik. Salaketa jarri zuten biktimen artean, 97 heldu, hamar adin txikiko eta 29 pertsona migrante ageri dira txostenean. Halaber, 95 salaketa horietan, 161 agente seinalatu zituzten (100 Espainiako Poliziakoak eta 61 Guardia Zibilekoak), hamabi prozedura diziplinario eta 99 prozedura penal abiatuta. Haietako asko, atxiloketa baten aurreko jarduketetan (48 kasu) eta atxiloketaren baten unean (33 kasu) gertatu ziren.

Prozedura penal ugari izapidetze-fasean edo artxibatuta daudela ere adierazten du txostenak. Espainiako Poliziari dagokionez, adibidez, zazpi absoluzio, lau artxibatze eta tramitean dauden 34 kasu aurkitu dira; Guardia Zibilaren kasuan, sei absoluzio, 22 artxibatze eta izapidetzen ari diren hamazazpi. Txostenak berak dioenez, egoerak agerian uzten du kasu askok ez dutela zigor edo ondorio zehatzik ekartzen, eta premiazkoa dela kontrol-mekanismoak indartzea, arazoaren benetako dimentsioa ikusteko behintzat.

EZ DAGO IRUZKINIK