AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/23 11:14

Bortxaketa saiakera baten berri eman dute Tolosan (Gipuzkoa). Ekainaren 21ean, emakume bat etxe batean giltzapetu zuen gizonezko batek, eta bera bortxatzen saiatu zen bertan. Erasotua izan zen emakumeari babesa eman eta mobilizazio bat antolatu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, gaur arratsalderako: 19:30ean izango da, Triangulo Plazan.

Itaiak azaldu du "beharrezkoa" dela "emakumeon babesa antolatzea eta eraso ororen aurrean posizio garbia hartzea, baita gertakariak gogor salatzea ere". "Eginbeharra garbia da: erantzun kolektiboa eta matxismoaren aurka borrokatzea dagokigu", gaineratu du.

EZ DAGO IRUZKINIK